| INGELES IKASTAROAK UDAN eta IKASTURTEAN ZEHAR
Ikasturtean zehar, eskola orduetatik kanpo, ingeles ikastaroak eskaintzen zaizkie LH 1. mailatik DBH 4. mailara arteko
ikasleei.
Ikastolan berton ere aukera dago udan ingelesa lantzeko. Ingelesa, jolas, tailer, antzerki eta beste ekintza ludiko batzuen bitartez landuko da ikasleentzat erakargarria eta bizia gerta dadin. Helburua ingelesez bizitzea da.
Ingeles ikastaro hauek CIM enpresaren bitartez antolatzen ditugu eta eskaintza malgua eta zabala da. |