Sailak
EUSKARA SAILA

Hizkuntza normalkuntza proiektuak eragin zuzena du ikastetxeko antolamendu eta ibilbide orokorrean; blaitu egiten du hango bizitza. Eragin horrek isla izan behar du eta du ikastetxeko dokumentu guztietan (IHP, ICP, AIA, ...). HNParen eraginez ikastetxeak hartu dituen erabakien berri emango dugu, zein prozesu jarraitu den erabaki horiek hartzeko eta dokumentu horietan zer/nola agertzen den.

Euskararen normalkuntzan euskaraz bizi ahal izateko baldintzak ziurtatzea litzateke helburu nagusia. Helburu hau lortu ahal izateko ezinbestekoa da ikastolan euskara erabiltzen jarraitzeko zenbait ekintza prestatzea, eta hori egiten dugu urtez urte.

Aipatu dugun azken ildo honi jarraituz, euskara biziberritzeko ahaleginetan gure ikastolako proiektuaren puntu nagusiak lantzen ditugu NOLEGA programa aurrera eramanez.

AHOZKO ADIERAZPENA:

  • Eskola Antzerkigintza
  • Eskola Bertso-lanketa
  • Eskola Kantagintza
  • Abelino Barriola Deklamazio Saria

IDATZIZKO ADIERAZPENA:
  • Urruzuno Literatur Lehiaketa
  • Udaletxeko Lan-koadernoa

IKASGELAZ KANPOKO EKINTZAK (IKE)

ORIENTAZIO SAILA

Helburuak:

  • Ikaskuntza arazoak aurreikusi eta antzemateari buruzko aholkularitza eman.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ebaluazio psikopedagogikoak egin, tutoreei eta gurasoei aholkuak eman eta ikasleei, beharrezkoa demean, laguntza zuzena eman.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lanean ari diren beste profesionalekin koordinazioa eratu.
  • Orientabide personal, akademiko eta profesionalari dagokionez, ikastetxeko irakasleek ikasle guztiekin egiten duten tutoretza plana planifikatu eta koordinatu.
  • Aniztasunaren aurrean aholkuak eman tutoreei, hezkuntzaren indartzea, curriculum egokitzea eta orientazioa bideratzeko ekintzak garatuz.
  • Gurasoei aholkua eman beraien seme-alaben garapenean sor daitezkeen eskola, portaera edota sentibera arazoetaz.

PASTORAL SAILA

Pastoral taldekook bultzatzen ditugun ekintzen bitartez, kristau izateak bizitzan daukan eragin zuzena deskubritzea daukagu helburu nagusitzat. Justizia, solidaritate eta bakearen baloreak norbereganatzen hastea da lortu nahi duguna.
Helburu nagusi horiek lortzen hasteko hurrengo ekintza hauek egingo ditugu:

1.-Pastoral eta giza mailako ekintzak:

  • San Fidel ikastolan hirugarren munduarekiko solidaritate proiektu bat bultzatuko da SOLIVE (Solidaridad Vedruna) taldearen bitartez. Hemen, ikastolako guraso, ikasle eta irakasleen parte hartzea izango dugu azken helburu moduan.
  • Bertako beharrizanak ikusteko eta ahal dugun neurrirainoko erantzuna emateko:

                      -Bizkaiko elikagaien bankuarekin janari bilketetan parte hartzea.
                      -Drogomenpekotasun arloa lantzea DBH 3. mailakoekin esperientzia
                       errealetan oinarrituz, Caritas taldeko laguntza etxeetan lan egiten 
                       duen pertsona baten bitartez.

  • Bidezko Salerosketa zer den lantzea kidendakoekin.
  • “Ikusiz Ikasi” proiektuan parte hartzea. Zinea eta baloreak oinarri moduan daukan proiektua.    
  • Ikastolako ikasle nagusiekin Gernikaldean dauden egoera ezberdin batzuetara (hirugarren adina, gutxipen psikikoak eta etorkinak)  hurbiltze ekintza.
  • Beste herri batzuetatik etorri direnekin topaketa talde txikietan beraien egoerak ulertzeko.
  • “Los sin techo” programa hurbildu DBH 4. mailakoengana.
  • BEROHI (ekoerropa) Caritasen proiektua ezagutzeko aukera ematea.
  • Kooperazio programa DBH 2. mailakoentzat Briñasen.

2.-Fede ospakizunak eta bere ingurukoak:

  • Ikasturteko bi  momentutan (Gabonak eta  Aste Santua) Eukaristía ospatzea.
  • Parrokiko familia mezatara eta ospakizun berezietara parte hartzen animatzea.
  • Urtean zehar baten, DBH 1. mailatik gora hausnarketa – otoitz uneak eskainiko  zaizkie ikasleei. 

3.-Beste batzuk

  • Gernikaldeko Unitate Pastoralean parte hartzen jarraitzea.
  • Gernikako beste ikastetxeekin Iparralde-Hegoalde gaia jorratzea.
  • Elizbarrutiko beste ikastetxeekin pastoral batzarretan parte hartze aktiboa izatea, gero ikastolara proposamenak ekarteko.
  • Pastoral ikuspegi gaurkotu eta liberatzailearen alde formazioa eskaini.
Ir a la página de inicio
nortzuk gara | zer egiten dugu | non gaude | egutegia | kontaktua | web mapa | pribazitate politika
Ikastolen Elkartea Web