Beste zerbitzu batzuk
JANTOKIA

Janaria ikastolan egiten da. Jantokiaren kudeaketa ASKORA enpresak darama.

Menu bereziak eskaintzen dira beharrizanen arabera: zeliakoak, erregimenak, beste...

Picnic zerbitzua eskainiko da irtenaldietarako.

Jantoki zerbitzuak, janariaren ondorengo jolasaldiak eta ekintzen zaintza ditu bere barne.

Jantoki zerbitzua HH 0 urtetik 2 urtera irailaren 1etik uztailaren 30era izango da.
HH 3 urtetik DBH 4. mailara artekoentzat, irailaren 8tik ekainaren 19ra izango da.

    Hiru hileko menua

    Haurtzaindegiko menua

  1. HAUR HEZKUNTZA (0-2 URTE)
  1. ORDUTEGIA
  1. 0 URTE eta 1 URTE: 12:00etan. 
  2. 2 URTE : 12:15ean

Jan ostean umeak honako ordu hauetan hartu daitezke: 13:30ean edo 14:30ean.

  1. ARDURADUNAK

Umeen tutoreak arduratzen dira janaria emateaz eta zaintzaz.

 

B - HAUR HEZKUNTZA (3-6 URTE)

1. ORDUTEGIA
Jantokiko ordutegia 12:15etatik 14:30era izango da.

    1. JAN OSTEKO ANTOLAKETA

Umeak euren monitorearekin hortzak garbitzera joaten dira.

Ondoren ekintzak eguraldiaren arabera bideratzen dira: 
-Eguraldi ona badago, umeek kanpoaldean jolasten dute monitoreek euren eskura jartzen duten materialarekin (baloiak, eraikuntzak egiteko  jolasak, puzzleak, margozteko materiala….)
-Eguraldia txarra bada, umeek esparru ezberdinak erabiltzen dituzte : aretoa, gimnasioa. Denbora honetan bideoak ikus ditzakete, antzerkiak egin eta ikusi, jolastu, dantza egin, margoztu …

Horrez gain, nahi duten ikasleek eskolaz kanpo bezala eskaintzen den ingeles klaseetara joan daitezke.

 

B – LEHEN HEZKUNTZA

  1. ORDUTEGIA

Jantokiko ordutegia 12:30etik 14:30era izango da egunero  Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen ordutegia astelehen eta martitzenetan izango da 13:00etik 14:30era, eta eguaztenetik barikura 12:30etik 14:30era.

  1. JAN OSTEKO ANTOLAKETA

Ikasleek jan ostean hortzak garbitzeko aukera izango dute.

Ondoren ekintzak eguraldiaren arabera bideratzen dira: 
-Eguraldi ona badago, umeek kanpoaldean jolasten dute monitoreek euren eskura jartzen duten materialarekin (baloiak, eraikuntzak egiteko  jolasak, puzzleak, margozteko materiala….)
-Eguraldia txarra bada, umeek esparru ezberdinak erabiltzen dituzte : aretoa, gimnasioa. Denbora honetan bideoak ikus ditzakete, antzerkiak egin eta ikusi, jolastu, dantza egin, margoztu …

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eskolako lanak egiteko aukera dute horretarako eskaintzen zaien gela batean.

Horrez gain, nahi duten ikasleek eskolaz kanpo bezala eskaintzen den ingeles klaseetara joan daitezke.

 

C- DBH

  1. ORDUTEGIA

Jantokiko ordutegia 13:05etik 14:30era izango da egunero.

  1. JAN OSTEKO ANTOLAKETA

Ikasleek jan ostean hortzak garbitzeko aukera izango dute.

Gurasoen baimenarekin ikasleak jan ostean, ikastolatik atera daitezke.

Ikastolan geratzen diren ikasleek eskolako lanak egiteko aukera dute horretarako eskaintzen zaien gela batean. Edota jolas lekuak erabil ditzakete.

 

JANTOKI ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA

1. Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0 eta 1 urteko umeen kasuan, egunean bertan jakinaraziko zaio tutoreari umea jaten geratuko den ala ez.

Haur Hezkuntzako 2 urtetik gora,  jantoki zerbitzua urte osoan erabiltzeko izena eman behar dute.

Noizean behin jaten geratzeko aukera ere badago eta horretarako egun horretan goizez idazkaritzan hartu behar da ticketa.

2. Ikasle bat faltatzen bada janariaren gastu fijoak ez dira itzultzen ( langilegoa eta mantenuari dagokiona). Bakarrik itzultzen da gastu aldakorra   eta gaisotasunagatik bada, idazkaritzan abisua eman et abigarren bazkaritik aurrera. Itzuli beharreko dirua hilaren amaieran emango da idazkaritzan prestatutako ordainagiria sinatu ostean.

3. Ikasleak zelan jan duenari buruzko informazioa:

  1. HH 1. zikloan egunero daramate idatziz informazio hau.
  2. HH 2. ziklotik eta Lehen Hezkuntzako 2. mailara arte, aste bukaeran ematen zaie idatziz informazioa. Baina txarto-txarto janez gero, ahoz komunikatzen da aste bukaera baino arinago.
  3. Lehen Hezkuntza 3. mailatik DBH 4. mailara artekoentzat, ikasturtea hasi eta hilabete batzuetara idatziz bialtzen da eskutitz bat etxera informazio hau eskainiz. Hain ondo jaten ez duten ikasleen kasuan, bigarren eskutitz bat ere bialtzen da beharrezkoa ikusten bada.

 

JANTOKIKO ARAUAK ETA OHITURA ONAK

  • Mahaian jarri aurretik komunera joan eta eskuak garbitu behar dituzte.
  • Gelatik jaisten dituzten motxilak edo liburuak horretarako prestatuta dagoen tokian utziko behar dira. Jantokiko arduradunaren aginduak bete behar dira.
  • Jantokiko langileak errespetuz tratatu behar dira eta erantzun egokiak eman.
  • Beharrizanen bat izanez gero, behar bezala egin eskaria.
  • Jantokian ezin da: janaria bota, mahaia hondakinez beterik utzi. Erabiltzen den guztia batu behar da.
  • Jantokitik ezin da janaririk atera. Postrea bertan jan behar da.
  • Bandeja hartu aurretik hilada errespetatu, sakatu, jo edo zarata atera barik.
  • Hiru plateretatik jan behar da. Salbuespenetan bakarrik geldituko dira zer edo zer jan barik.
  • Bandeja uzterakoan sakakada barik egin behar da.
  • Egunero gutxienezko kantitate bat jan behar da.
  • Jantokiko arduradunak kontrolatuko du ikasleak zenbat jaten duen, gurasoei horren berri emateko.
  • Jantokitik ezin da atera ikasle guztiak jantokira sartu arte.
  • Jan ostean lanak egiteko gelan ezin da jan.
  • Gelara ezin da igon jan ostean.
  • Jantokiko arduradunak kontrolatuko du ikasleak zenbat jaten duen, gurasoei horren berri emateko.
  • Baimenik barik ezin da irten kalera jan ostean.
  • Baimena dutenak ezin dira 13.30ak baino arinago irten kalera. 13:30 ean zabalduko da atea kalera ateratzeko.

 


AUTOBUSA

Ikastolak autobus zerbitzua eskeintzen du eta monitore arduradun bat du autobusean.

Hiru ibilbide dira eskeintzen direnak:

1. MUNDAKA - SUKARRIETA - BUSTURIA - MURUETA - FORU - LURGORRI - IKASTOLA

2. EA - ELANTXOBE - IBARRANGELU - ARTEAGA - KORTEZUBI - MUXIKA - IKASTOLA

3. GERNIKA BARRUKOA

Zerbitzua zuen beharrizanetara egokitzen da ahal den neurrian. Gernikako ibilbidea alda daiteke eskakizunen arabera.


ASEGUROA

Aurton ere Ikastolak ikasleentzat duen ESKOLA ASEGURUaren funtzionamendua azaldu nahi dizuegu.

Ikastolan gerta daitekeen edozein istripuren ondorioz, mediku zerbitzuaz Eskola asegurua arduratu dadila nahi baduzue, jarraitu behar den bidea honako hau da:

  • Ikasleak edo irakasleak istripuaren berri emango du idazkaritzan.
  • Ikastolak berak aseguruak kontrataturiko mediku zerbitzuarekin hitz egingo du.

ASEGURUA EZ DA ARDURATUKO ETA EZ DU ERANTZUNIK
 EMANGO IKASLEA BERE KABUZ EDOZEIN MEDIKURENGANA BADOA

Mesedez, kontuan izan informazio hau.

Ir a la página de inicio
nortzuk gara | zer egiten dugu | non gaude | egutegia | kontaktua | web mapa | pribazitate politika
Ikastolen Elkartea Web