Gurasoen Elkartea

Denis Azkarate Eizagirre Lehendakaria
Belen Gastelurrutia Eloizaga Idazkaria
Marian Olaeta Bolinaga Diruzaina
Eneritz Etxabe Urionabarrenetxea Bokala
Jose Ramon Monasterio Zubikarai Bokala
Ibon Jaio Lejarraga Bokala
Aitor Etxebarria-Zarraga Izagirre Bokala
Saioa Aranaz Artetxe Bokala
Juan Felix Arejita Akordagoitia Bokala
Maria Uribe Guerendiain Bokala
Joseba Andoni Agirre Bilbao Bokala

Guraso Elkartea Ikastolako ikasleen gurasoek eratzen dute. Ikastetxearen funtzionamenduan, gainontzeko hezkuntza erkidegoarekin batera, dagokion betebeharrean parte hartzen du. Ikastetxearen egitasmoa zentzuaren nortasun, abiaburu eta baloreak kontuan hartuz garatzen du.

 Elkarteak aurreko helburuak burutzeko ondoko antolaketari ekiten dio:

Urtero batzar orokorra gauzatzen du.Bertan kide guztiak batzen dira honen funtzionamendua aztertzeko, urteko proiektu zein kontuak eztabaidatu eta ontzat emateko.

Zortzi bat kidez osaturik dagoen zuzendaritza batzarrak, bolondres eran lan egiten du . Hilean behin batzartzen da.

Lan batzordeak hauexek dira: Kultura, Kirolak eta Ekonomia. Haien lan eremuko ekintzak proposatu eta kudeatzeaz arduratzen dira.

Batzordeek antolatutako ekintzak hauexek dira:

Kultura Batzordea

- Eskolaz kanpoko kultur ekintzen kudeaketa: dantza

- Ikastolako jaialdiaren antolaketa

Kirol Batzordea

- Eskolaz kanpoko kirol ekintzen antolaketa: kirol hastapena, kirol anitza, hockey, saski-baloia, tenisa, futbola.

- Kirol eskaintza gauzatu baino lehen gurasoei zuzendutako hitzaldiak.

- Kirol eskaintza berrien aurkezpena

Ekonomia Batzordea

- Elkartearen ekonomia kudeaketa egin.


Ir a la página de inicio
nortzuk gara | zer egiten dugu | non gaude | egutegia | kontaktua | web mapa | pribazitate politika
Ikastolen Elkartea Web