Historia
Gure historia, 1901eko abuztuaren 17an hasten da, Karitateko Karmeldar Ahizten Elkartea Gernikara etortzen denean neskentzako ikastetxe bat eratzeko asmoz.

Bere jaioterriarekiko sentimendu zintzoa erakusteko asmotan eta gazteriaren irakaskuntzari laguntza ematekotan, 1903an, Teofila de Aguirre Andereak, Fidela de Olaetaren alabak, Karmeldar Ahiztei orube eta etxe baten dohaintza egiten diote. 1907. urtean Karmeldar Ahiztak gaur existitzen den ikastetxera joaten dira eta SAN FIDEL IKASTETXEA deitzen diote, bere eratzailearen, Fidela de Olaetaren omenez. 1936ko gerratean, 1936ko urritik eta 1937ko apirilaren 29ra arte, Francoren gudataldeak Gernikara sartu ziren arte, Ikastetxea ospital gisa erabili zen. 1937ko urriaren 13an kultura-batzordeko ordezkariak ikastetxea berrirekitzeko baimena ematen du. Eskolak berrasten direnean, egoera berriari aurre egiteko asmoarekin “7 urteko Batxilerra” prestatzeko aukera neskentzako eskaintzen dute. Azterketak, Bilboko Erdi Mailako Irakaskuntza Institutuan deialdi irekian egin behar izaten zituzten. 1938. urtean egin zuten lehenengo ikasleek sarrera-azterketa. 1960ko abenduaren 7an, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren dekretuz “oinarrizko mailako” gisa onartu du San Fidel Ikastetxea.

Ikastetxean, Lanbide Heziketako gela bat ere bazegoen martxan Batxilerra egin nahi ez zuten ikasleei erantzuna emateko. 1975ko irailaren 22an ofizialki Lanbide Administratibo gisa onartzen dute. 1978an parte hartzerako egitura berriak indartzen dira. Guraso Elkarteko estatutuak onartzen dira eta estamendu ezberdinen batzordeak sortu : Euskal Kulturaren batzordea, Esolaz-kanpoko ekintzetarako batzordea, Ekonomia batzordea eta batzorde Pedagogikoa.

Urteak igaro ahala, ikasle kopurua asko ugaritzen da, eta eraikin berria eraikitzeko beharrizana ikusiz, 1968. urtean eraikin zaharraren alboan eraikin berria inauguratzen da. 1975-76 ikasturtean zehar Gernika Ikastolaren ikasleak hartzean, aurretik hasia zegoen euskalduntze prozesuari seriotasunez ekiten zaio eta bizi zen une historikoa kontuan hartuz, ahalegin izugarria egiten da EUSKARA eta GURE KULTURA berreskuratzeko eta indartzeko.

1981-1982 hiru estamenduekin osatuz lehenengo zuzendaritza-taldea sortzen da. Dagoeneko Ikastetxeak Ikastola bezala funtzionatzen zuen eta “D” eredua jarria zen. Hezkuntzak saileko 1985ko abuztuaren 22ko Aginduak agertzen du: “Sail honek San Fidel Ikastetxe Pribatua San Fidel Ikastola deitzea ebazten du”. Lanbide Heziketa, IEE-ra (Irakaskuntza Ertainen Erreforma) aldatzeko eskaintza egiten da eta Eusko Jaurlaritzak kurtsoko bi unitaterekin Lehenengo ziklorako baimena ematen du. Unitate bat dena euskaraz eta bestea elebiduna. 1997ko ekainean Udal haurtzaindegia itxi egiten dute eta eskaerak kontutan hartuz izapideak egiten dira, (toki eta baita pertsonalari buruzkoak) zerbitzu hau berton ikastolan eman ahal izateko. Haur txikienen kopurua gorantz zihoala kontuan hartuz Haur Hezkuntzarako eraikin berria egitea pentsatu zen eta 2002ko maiatzaren 22an inauguratu zen. 2001-2002 ikasturteetan zehar mendeurrena ospatzeko zenbait ekintza egin ziren “Geugaz beste 100 urte” lemapean.

“Beste 100 urte” lanean jarraitzeko nahia eta itxaropenarekin, 2004. urtean ikastola Elizbarrutiko ikastetxea izatea erabakitzen da, bere giza-kristau eta euskaldun izaera mantenduz.


Ir a la página de inicio
nortzuk gara | zer egiten dugu | non gaude | egutegia | kontaktua | web mapa | pribazitate politika
Ikastolen Elkartea Web