Nortasuna

San Fidel Ikastola, Bilboko Elizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoen ikastola da.

Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osotasunean euskaraz ematen ditu (D eredua)

Familia askok adierazten duten kristau hezkuntzaren nahia betetzen du, dena den guztientzat zabalik dago.

Gure ikasleen heziketa osoa bilatzen dugu:

Gure kulturaren oinarrizko baloreak: euskara, gure historia, ohiturak eta gizarteari buruzko ezagutzak bultzatu eta berreskuratzera zuzendutako ekintzak garatu.
Giza-kristautasunezko ikuspegitik bideratutako ekintzak bultzatu.
Ingurunearekiko begirunea garatzeko ekintzak eragin.
Berrikuntza Pedagogikoak ezarri.
Heziketa ekintzetan, guraso eta ikastolaren arteko koordinazioa bultzatu eta erraztu.
Ir a la página de inicio
nortzuk gara | zer egiten dugu | non gaude | egutegia | kontaktua | web mapa | pribazitate politika
Ikastolen Elkartea Web