GURASO ELKARTEA

Guraso Elkartea Ikastolako ikasleen gurasoek eratzen dute. Ikastetxearen funtzionamenduan, gainontzeko hezkuntza erkidegoarekin batera, dagokion betebeharrean parte hartzen du. Ikastetxearen egitasmoa zentzuaren nortasun, abiaburu eta baloreak kontuan hartuz garatzen du. Gurasoei beren seme-alaben heziketarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruzko aholkua, sostengua eta laguntza eman nahi zaizkie.

 Elkarteak aurreko helburuak burutzeko ondoko antolaketari ekiten dio:

  • Urtero batzar orokorra gauzatzen du.Bertan kide guztiak batzen dira honen funtzionamendua aztertzeko, urteko proiektu zein kontuak eztabaidatu eta ontzat emateko.
  • Zortzi bat kidez osaturik dagoen zuzendaritza batzarrak, bolondres eran lan egiten du . Hilean behin batzartzen da.
  • Lan batzordeak hauexek dira: Kultura, Kirolak eta Ekonomia. Haien lan eremuko ekintzak proposatu eta kudeatzeaz arduratzen dira.

Batzordeek antolatutako ekintzak hauexek dira:

Kirol Batzordea
  • Eskolaz kanpoko kirol ekintzen antolaketa: kirol hastapena, kirol anitza, hockey, saski-baloia, tenisa, futbola.
  • Kirol eskaintza gauzatu baino lehen gurasoei zuzendutako hitzaldiak.
  • Kirol eskaintza berrien aurkezpena.
Kultura Batzordea
  • Ikastolako jaialdiaren antolaketa.
Ekonomia Batzordea

Elkartearen ekonomia kudeaketa egin.

Guraso Elkartearen helbide elektronikoa honako hau da.