Hezkuntza aukerak

San Fidel Ikastolak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa eskaintzen ditu (0 urtetik 18 urtera arte). Eskolaz kanpoko ekintzen eta zerbitzu gehigarriek osatzen dute eskaintza hau.

Ondoren agertzen da zehaztuta eta sailkatuta gure eskaintza:

Haur Hezkuntza

0-6  urte bitarteko etapan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikaskuntzek, horien bidez ezartzen  baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Pertsonekin izandako harremanen, bizipen guztien eta ikasitakoaren ondorioa da eraikuntza. Hori guztia gauza berriak ikasteko abiapuntua da eta umearen giza-garapenean, garapen emozionalean eta kogniboan eragina izango du.

Ikasketa hauek era egokian garatzeko San Fidel ikastolak, alde batetik ulermenerako eta pentsamendua antolatzeko estrategiak erabiltzen ditu eta bestetik,  motrizitatea garatzeko AuCouturier metodoa erabiltzen du.

Lehen Hezkuntza

Etapa honetan, bereziki oinarrizko zehar-konpetentziak Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako, ikasten eta pentsatzen ikasteko, elkarbizitzarako, ekimenen lehiatsurako, norbera izaten ikasteko- eta oinarrizko diziplina barneko konpetentziak – Hizkuntza eta literatura komunikaziorako, Matematikarako, Zientzietarako, Teknologiarako, Gizabidezkorako, Arterako eta  Mugimendurako- lantzen dira.

Akademikoki, irakurketa, idazketa eta  kalkulua sendotuko dira, hainbat hizkuntzetako ahozko hizkuntzarekin batera. Pertsonaren izaerari begira, ikasteko autonomia, ikasleen arteko elkarbizitza, solidaritate, errespetu eta justizia gizakorra moduko baloreen transmisioa bultzatu nahi dira. Hori guztia ulermenerako irakaskuntzaren eremuan kokatzen da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

12 urtetik 16 urtera bitarteko etapa da.

Lehen Hezkuntzan bezala, oinarrizko zehar-konpetentziak eta oinarrizko diziplina barneko konpetentziak jorratzeari ekiten zaio, ulermenerako irakaskuntza eremuaren barruan.

Etapa honen bukaeran gure ikasleak pertsona zuhurrak, kritikoak, sortzaileak eta eleanitzak izatea nahi dugu. Gai izan daitezela gizarteak eskainiko dizkien erronka eta egoerei aurre egiteko eta  gizarte bidezkoago eta jasangarriagoa eraikitzeko. Gure hezkuntza eleanitza giza-kristau baloreetan oinarritzen da, ikaskuntzarako autonomia eta kooperazioa bultzatzen ditu; pentsaera kritikoa eta sormenezkoa  sustatzen ditu eta horretarako gaur eguneko baliabide teknologikoez baliatzen da.

Batxilergoa

16-18 urte bitarteko etapa honetan ikasleen gaitasun ezberdinak garatzea da helburu, lanbide munduan sartzeko ezagutzak eta tresnak ezagutuz edota goi mailako hezkuntzan sartzeko gaitasunak landuz.

Hizkuntza saila 

EUSKARA

D ereduko ikastola izanik, ikasgai guztietako hizkuntza nagusia euskara da.

- DBH 4 eta Batxillergoan, euskarako C1 titulua lortzeko prestatzen ditugu gure ikasleak.

- Ordutegiaren barruan antzerkigintza (LHn) eta bertsolaritza (LH, DBH eta Batxilergoan) ere ematen dira euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz.

- LH 2, 4 eta 6. mailetan, DBHn eta Batxilergoan Gernikako Udaletxeak urtero antolaturiko "Idazlan Koadernoak" programaren barruan parte hartzen dugu. Honen helburua, ikasleek euskarazko idazmena eta sormena lantzea da.

- Bestelako lehiaketetan parte hartzea: DBHn "Bizkaidatz" Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuan. Honen helburua, euskara eta gaztelerazko ipuin baten irakurketa eta hausnarketa egitea da.

GAZTELANIA

- Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, gaztelania arloa gazteleraz ematen da.

- "Bizkaidatz" Bizkaiko Foru Aldundiaren proiekuta: honen helburua, euskara eta gaztelerazko ipuin baten irakurketa eta hausnarketa egitea da.

INGELESA

San Fidel Ikastolan hasieratik egin genuen eleaniztasunaren proiektuaren inguruko apustu sendoa. Ingelesa menperatzeak zabaltzen dituen aukera guztiei erantzuna emateko asmoz. Hori dela eta, ingelesa modu honetara antolatuta dugu:

- HH3: astean ordu erdiko saio bi ematen ditugu, denetara, ordu bete astean.

- HH4 eta 5: ordu erdiko lau saio ematen ditugu astean, denetara, ordu 2 astean.

Horrez gain, Haur Hezkuntzako etapan ingelesari bultzada bat emateko asmoz, JOLLY PHONICS metodologia erabiltzen dugu. Metodologia honek, fonetika lantzen du gehienbat eta pixkanaka-pixkanaka umeak prestatzen ditu irakurketa eta idazketarako hurbiltzen prozesuaren barruan. Astean 20 minutuko saio bat ematen dugu irakasle natibo batekin 3, 4 eta 5 urteko geletan.

- LH 1 eta 2 mailetan: ingeleseko 3 ordu eta Sciences & Expression-eko ordu bat astean.

- LH 3, 4 eta 5 mailetan: ingeleseko 3 ordu eta Sciences & Expression-eko 2 ordu astean.

- LH 6. maila: ingeleseko 3 ordu eta Sciences & Expression-eko 3 ordu astean.

Europako ERASMUS PLUS programan sartuta gaude eta 2019-2020-2021 ikasturteetan Sicilia, Grezia eta Londreseko beste ikastetxe batzuekin batera elkartrukeak egingo ditugu. Elkartruke hauen helburua, amankomunean prestaturiko proiektua lantzea da ingelesa komunikatzeko hizkuntza gisa erabilita.

- DBH 1: ingeleseko 4 ordu eta Geography ordu bete astean.

- DBH 2: ingeleseko 3 ordu eta Geography ordu bete astean.

- DBH 3: ingeleseko 3 ordu eta aukeran dute History ingelesez egitea 3 ordu astean.

Urtero DBH 3. mailako ikasleekin ELKARTRUKEA HOLANDAN antolatzen dugu. Gure ikasleak aste betez egoten dira Holandan eta ikasturtean zehar, beste aste betez etortzen dira holandarrak gurera. Elkartrukearen helburua, beste kultura batzuk ezagutzea, harremanak egitea eta ingelesa praktikatzea da.

- DBH 4: ingeleseko 3 ordu eta aukeran dute History ingelesez egitea 3 ordu astean.

BRITISH COUNCIL: Cambridge English-eko zentro aztertzailea gara eta gure ikaselak KET, PET eta FIRST-eko azterketetarako prestatzen ditugu. Azterketak gure Ikastolan egiten dira.

- Batxillergoa: astean ingeleseko 3 orduko klaseez gain, IKT (3 ordu), anatomia (3 ordu) eta marrazketa teknikoa (3 ordu) hautazko irakasgaiak ingelesez egiten dituzte.

Pastoral saila

Pastoral taldekook bultzatzen ditugun ekintzen bitartez, kristau izateak eguneroko bizitzan daukan eragin zuzena deskubritzea dauka helburu nagusitzat.

Justizia, solidaritatea eta bakearen baloreak gure ikastolan presente egitea da lortu nahi duguna.

Eskolako Agenda 30

1992an Rio de Janeiron egin zen Nazio Batuen Garapenari eta Ingurumenari buruzko Biltzarrean sortu zen Agenda 30. Agenda hori mundu mailako ekintza-plan bat zen, eta bere helburu nagusia garapen iraunkorra sustatzea zen. 1994an Danimarkako Aalborg hirian Europako hainbat hiritako ordezkariak bildu ziren Agenda 30 tokian tokiko ere garatzen joateko. Horrela sortu zen Tokiko Agenda 30. Proiektu horrek herriko edo eskualdeko biztanleriaren parte-hartzea sustatzen du.

Eskolako Agenda 30 programaren bidez, ikastetxeek Tokiko Agenda 21en parte har dezakete, eta, aldi berean, programa horrek garapen iraunkorrarekin konprometitua dagoen  hezkuntza-jarduera sustatzeko aukera ematen die ikastetxeei.

> Hezkuntza eskaintza osoa