Mondragón Lingua (hizkuntzak)

Mondragon Lingua enpresa da hizkuntza-ikastaro guztiak kudeatzen dituena

Ingelesa

Ikasturtean zehar, eskola orduetatik kanpo, ingeles ikastaroak eskaintzen zaizkie HH 3 urtetik DBH 4. mailara arteko ikasleei.

Ikastolan berton ere aukera dago udan ingelesa lantzeko. Ingelesa, jolas, tailer, antzerki eta beste ekintza ludiko batzuen bitartez landuko da ikasleentzat erakargarria eta bizia gerta dadin. Helburua ingelesez bizitzea da.

Ingeles ikastaro hauek Mondragon Lingua enpresaren bitartez antolatzen ditugu eta eskaintza malgua eta zabala da. Zuen seme-alabak jarduera honetan parte hartzea edo informazioa kontsultatu nahi baduzue, sar zaitezke hurrengo estekan: Izena emateko esteka

Aleman

Ikasturtean zehar, eskola orduetatik kanpo, aleman  ikastaroak eskaintzen zaizkie LH 3.mailatik DBH 4. mailara arteko ikasleei.

Aleman  ikastaro hauek Mondragon Lingua enpresaren bitartez antolatzen ditugu

Txinera

Txinera ikasteko aukera dute Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleek.

Errumaniera

Errumaniera ikastaroak eskaintzen dira eskola-orduetatik kanpo Haur Hezkuntzatik DBHrako ikasleei. Errumaniar gobernuaren babesa du.