Kultur eta teknologia mailako ekintzak

Ikasturtean zehar eta oporraldietan, familiei hainbat motatako ekintzak eskaintzen dizkiegu euren seme/alabaren heziketarako osagarriak eta aberasgarriak izango direnak.

Horretarako zenbait pertsonen eta erakunderen laguntza dugu (Mondragon Lingua, Harribitxiak, Habilitas Educacion...)

Bertsolaritza

(DBH)

Bertsolaritza, inprobisazioa, bertsotan aritzeko tresnak eta baliabideak. Jarduera aberasgarri hau jorratzeko aukera interesgarria.

Robotika

(Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHra)

Ikasleak robotika mailan bere lehen esperientzia bizitzeko aukera izango du. Proiektu tekniko baten bidez, mekanika eta programazio arloko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditu..

Euskal Dantzak

(Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH 2.mailara arte)

Euskal dantza tradizionalak ezagutu eta praktikatzeko aukera eskaintzen da. Ez da beharrezkoa aurrezagutza. Honen bidez, gure kultura eta folklorea zabaldu nahi da gazteen artean.

Udalekuak

(Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat)

San Fidel Ikastolak kirol-udalekuak eta ingeles-udalekuak antolatzen ditu uztailean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat.