Liburutegia

Gure ikastetxeak lankidetza, sormen eta motibaziorako lagungarri den irakurketaren alde egin nahi du. Ikaslearen ikaskuntza eta garapen pertsonalerako oinarrizkoa izateaz aparte, denbora-pasa eta gozamenerako ere bada.

Bigarren Hezkuntzan irakurketarekiko zaletasuna  suspertzeko liburutegia astero bi jolastordutan zabalik dago: astearteetan eta eguenetan. Ikasleek informazioa bilatzeko aukera dute; liburuak maileguan har daitezke eta egunkariak, aldizkariak, komikiak eta liburuak irakur ditzakete.