Ulermenerako Irakaskuntza

San Fidel Ikastolak erabaki zuen Ulermenerako Irakaskuntza (Harvard Unibertsitateko Project Zero)  erreferentzia eremutzat hartzea, horren barne gaur egun ulermenerako egokiak diren metodologia guztiak txerta daitezkeelako, eta era berean HEZIBERRI 2020 hezkuntz-eremuaren proposamenari erantzuten diolako.

Project Zero Harvard-eko Unibertsitatean garatutako ikerketa proiektua da. Adimenaren izaera, ulermena, pentsamendua, sormena, etika bezalakoen eta gizakiarentzako oinarrizkoak diren beste alderdi batzuen ikerketaren diseinuan oinarritzen da.

Helburu nagusia etengabe aldatzen ari den gizarte honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak hezitzea da. Eta gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa eraikitzearen alde lan egiten duten pertsonak lortzea.

Esparru honi erantzuteko Ikastolak hurrengo urteetan hainbat berrikuntza eta formakuntza proiektuak jarriko ditu martxan.